ETAren «mehatxuaren ondorioz» Euskal Autonomia Erkidegotik «ihes» egin zutenei hauteskundeetan parte hartzeko aukera ematearen aurka agertu da Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. Pertsona horiek EAEn bozkatzeko eskubidea izan dezaten, Hauteskunde Legea aldatu egin beharko litzateke. Espainiako Gobernua aukera hori aztertzen ari da, Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak alderdiaren azken kongresuan aurkeztutako txosten batean oinarrituta.
Haatik, Aresek iritzi dio legean aldaketa hori egiteak, «arazo tekniko eta juridikoak» ez ezik, «oztopo politikoak» ere izango lituzkeela. Horregatik, ez du uste lege aldaketa hori bultzatu behar denik. «Uste dut oso zaila dela Hauteskunde Legea aldatzea, Espainiako beste toki batzuetan bizi direnek Euskadiko bozetan botoa eman dezaten».
Jaurlaritza, ordea, neurri sorta bat prestatzen ari daihes egindako herritarrak «Euskadira itzul daitezen» laguntzeko, Herrizaingo sailburuak esan duenez.
Aresek ez du nahi ihes egindako «mehatxatuek» EAEn bozkatzea
Hauteskunde Legea aldatzeak, «arazo juridikoak» ez ezik, «arazo politikoak» ere sortuko dituela dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu