Alfontso Zenon joan den urtarrilean Ondarroan atxilotu, inkomunikatu eta ustez torturatu zituzten bederatzi lagunen abokatuetako batek baieztatu du epaileak Urtza Alkortaren atxiloaldiaren grabazioa eskatu duela, baina zalantzan jarri du Herrizaingo Sailak eskatutako froga aurkeztuko duenik. Halako bideorik ez dagoela uste du Zenonek, "existituko balira nire defendatuei eman zieten tratu txarrak ikusiko genituzkeelako haietan".
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, berriz, ukatu egin du epailearen eskaera egon dela. Esan duenez, ez diote jakinarazi eginbide judizialak ireki dituztela tortura salaketak ikertzeko. Aresek, gainera, nabarmendu du "oso lasai" dagoela badakielako poliziek atxilotuen eskubideak bermatzeko protokoloa jarraituz egiten dutela lan. Baina salaketa horrek aurrera jaarraituko balu "agenteek Barne departamentuaren laguntza osoa izango dute".
Torturen salaketa
Urtarrila amaieran Ertzaintzak Ondarroan bederatzi lagun atxilotu eta inkomunikatu zituen. Inkomunikazioa kentzean, ertzainen esku tratu txarrak eta torturak jasan zituztela kontatu zieten abokatuei. Zenonek prentsaurreko batean jakinarazi zuen salaketa. Ertzaintzak torturatu egin zituela ohartarazi zuen, eta Ares egin zuen arduradun. Ondoren, Zenonen aurka kereila jarri zuen Aresek, Ertzaintzaren «izen ona» zikintzea eta haiek iraintzea leporatuta.
Ertzaintzak torturatu egiten duela esateagatik Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Alfontso Zenon abokatuaren aurka jarritako kereila kriminala tramiterako onartu du, gainera, Bilboko Epaitegiak. Auzibidean jarri du Zenon, baina epaileak ez dituela aurrez egin beharreko tramiteak egin argudiatuta, helegitea aurkeztu du Zenonen defentsak. Zenonen ustez, "ulergaitza da" tortura salaketak ikertu beharrean, horren berri eman duenari kereila jartzea.
tortura salaketak
Aresek ukatu egin du epaileak Urtza Alkortaren atxiloaldiaren grabazioa eskatu duela
Alfontso Zenon Ertzaintzak Ondarroan urtarrilean atxilotu zituzten bederatzi lagunen abokatuetako batek baieztatu du epaileak Urtza Alkortaren atxiloaldiaren grabazioa eskatu duela. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, ordea, ukatu egin du atxilotuek salatutako torturak ikertzeko eginbide judizialak ireki direla jakin izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu