Aritxulegiko Gudarien Basoari eraso egin diote, landatu eta lau hilabetera
OIARTZUN. Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak salatu duenez, Oiartzungo Aritxulegi mendiko Gudarien Basoari (Gipuzkoa) eraso diote, lagun batzuek iazko irailean landatu eta gero. Zuhaitzak landatu zituzten bertan, baina deuseztatuta agertu da ingurua. Mezu anonimo baten bidez, landatu zutenek agindu dute «gudarien memoria gordetzen» jarraituko dutela: «Euskal Herriaren alde dena eman zutenei dena diegu zor».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu