euskal presoak

Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea aske utziko dituzte bihar

Preso zarauztarrei iluntzean egingo diete harrera, herriko Musika plazan.

2012ko apirilaren 24a
12:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea preso zarauztarrak  aske utziko dituzte bihar, Zarauzko Herrira-k jakinarazi duenez.  Zarauzko (Gipuzkoa) Musika plazan harrera egingo diete bihar iluntzean.

Urtebete eman dute espetxean Labianok eta Gartxoteneak; iazko apirilaren 27an atxilotu zituzten. Egun horretan euren burua Auzitegi Nazionalean aurkeztu behar zuten, espetxeratu zitzaten. Egunsentian, ordea, Zarauzko Santa Barbaran zintzilikatu ziren, Utzi pakian leloa zuen pankartarekin. Ertzaintzak arratsaldean atxilotu zituen. Bideo bat zintzilikatu zuten sarean, auzitegira ez aurkezteko arrazoiak azaltzeko.

Anonimo baten salaketa batean oinarrituz, epaileak urtebeteko zigorra jarri zien ustez manifestazio batean Gora ETA! oihukatu zutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.