politika

Aritz Labianori eta Haritz Gartxoteneari jarri diete espetxera sartzeko eguna: hilaren 27a

Ustez 'Gora ETA!' oihu egiteagatik urtebeteko kartzela zigorra jarria die Auzitegi Nazionalak, lekuko baten testigantzan oinarrituta.

2011ko apirilaren 19a
13:05
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea zarauztar gazteei agindu die hilaren 27an kartzelara joan beharko dutela, "terrorismoari gorazarre" egiteagatik iaz jarritako zigorra betetzera. Manifestazio batean ustez Gora ETA! oihu egiteagatik urtebeteko zigorra ipini zien auzitegiak. 

Lekuko batek jarri zuen bien aurkako salaketa, eta haren testigantza nahikoa izan zen gazteak zigortzeko.

Hilaren 27an lehendabizi Auzitegi Nazionalera jaon beharko dute —Madrilera—, eta handik eramango dituzte espetxera.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) egun hauetarako Zarautzen mobilizazioak antolatuko ditu, protesta gisa. "Kasu honek ondo baino hobeto erakusten du Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarri duen jazarpen egoerak sortzen dituen injustiziak norainokoak diren. Pertsona anonimo baten salaketa nahikoa izan da bi gazteak espetxean sartzeko, eta honek argi erakusten du arerioaren zuzenbide penala erabiltzen dutela Espainiako auzitegiek, akusatuak euskal herritarrak direnean", esan du gaur AAMk.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.