Arnaldo Otegi askatzeko eskatu du ERCko Joan Tardak Espainiako Kongresuan

2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan Tarda ERCko diputatuak Arnaldo Otegi askatzeko eskatu zuen, atzo, Espainiako Kongresuan, bere agurreko diskurtsoan. «Iberiako herrien senidetasuna eskatzen dut, eta bakerako eta adiskidetzarako deia egiten dut, baita iragan totalitario eta frankistaren herentzia guztiak alboratzeko ere. Horregatik eskatzen dut Otegi askatzeko ere», esan zuen Tardak. Eta hau gaineratu zuen: «Otegi askatzeko eskatzen dut. Bakearen alde, adiskidetasunaren alde, gure historian egin ditugun hutsak gainditzearen alde, ariketa garrantzitsua litzatekeelakoan nago bakearekin konprometitu den pertsona bat kartzelan ez egotea. Horregatik, aupa Arnaldo, gora Iberiako herri guztien adiskidetasuna, gora Herrialde Katalanak askatuta». Estaturik gabeko nazioen autodeterminazio eskubidea inork ezingo duela eragotzi ere esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.