Sutea

Aroztegi bat suntsitu du suak Gasteizen

Gasteizko Betoño industrialdeko aroztegi bat hartu du suak bart goizaldean, eta guztiz suntsitu du. Lau ordu eta erdi behar izan dituzte suhiltzaileek garrak menpean hartzeko, eta aroztegia ez ezik, ondoko pentsu saltoki bat ere hondatu du.

2006ko otsailaren 15a
11:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Suhiltzaileek agertu dutenez, 03:05etan jaso dute abisua, eta 07:30 arte ezin izan dute sua amatatu. Hirutan banatutako pabilioi baten zegoen aroztegia: pentsu saltoki bat eta aluminio lantegi bat zituen alboan. Ondorioz, aroztegia ez ezik, pentsu saltokia ere ia erabat hondatu du suak.

Sutea zerk eragin duen argitzeke dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.