Sortuko presidente Hasier Arraizek Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean gogorarazi duenez, presoak gogoeta prozesu batean daude, zein urrats egingo dituzten eta "prozesu honekiko euren konpromisoa zertan zehaztuko den" erabakitzeko.
"Ez dakit noiz izango den, baina ezagutaraziko dute, eta hori da garrantzitsua", esan du Arraizek. Presoentzat bakarkako irtenbideez galdetuta, Arraizek esan du "jokaleku posibleak erreal" gisa ulertu behar direla; zentzu horretan, "egoera zein den hartu behar da kontuan, eta ezin dugu pentsatu zer gustatuko litzaigukeen, baizik eta zer den posible, hori egi bihurtzeko", esan du.
Arraizek azaldu du presoentzat amnistia nahiko lukeela baina presoen irteera "mailakatuan" pentsatu beharra dagoela.
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiaren inguruan ere jardun du Arraizek. Esan du Otegi "herrialde honen lider naturala" dela, eta EH Bilduko bozeramaile Laura Mintegi, berriz, Jaurlaritzako lehendakari izateko hautagaia izan zela.