Artola «desobedientziagatik» epaitu dezaketela uste du Garrido epaileak

2013ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jone Artola txupinera «desobedientziagatik» epaitu dezaketela adierazi du Luis Garridok, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegiko presidenteak. Garridok azaldu du debekua berresten bada neurri judizialak martxan jarri ahal izango direla, Jone Artola Aste Nagusiko hainbat ekitalditan egon delako txupineraz jantzita, «autoak hori debekatzen zuen arren». Arriagan bota zen txupinazoan Artola balkoira igo zen, baina kasu horretan ez zen deliturik egon, Garridoren arabera, Artola uniformerik gabe zihoalako eta konpartsen ordezkari moduan bertan egotekoeskubidea zuelako. Horretarako, baina, debekua berretsi beharko litzateke, konpartsek errekurtsoa jarri zutelako, eta Garridok ez du uste hori berehalakoan gertatuko denik. Urte bukaerara arte itxaron beharko delakoan dago, «gutxienez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.