Juan Antonio Toro Madrilgo Lurralde Auzitegiko epaileak artxibatu egin du Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak El País Espainiako egunkariaren aurka jarritako salaketa. Hain zuzen, ekainaren 27an Eusko Legebiltzarrean Galdeketa Legea bozkatu behar zuten garaian, ETAk Ibarretxeri su-eten laburra eskaini ziola argitaratu zuen El País-ek, uztailaren 10eko eta 11kako papereko edizioetan, Luis R. Aizpeolea kazetariak sinatutako albisteetan. Eta hori gezurra zela esanez kereila aurkeztu zuen Lehendakaritzak. Gainera, «iraingarritzat» jo zuen albistea.
Epaileak, baina, ez du aintzat hartu salaketa,«irainik» ez dagoela iritzita. ETAk su-eten txikia agintzearen inguruko albisteak «ageriko objetibotasuna» agertzen duela uste du Madrilgo epaileak.Eta informazio hori ez dela delitua esan du. «Ezin da albiste hau iraingarritzat jo, ageriko objetibotasuna agertzen baitu», adierazi du autoan. Epailearen arabera, informazio horretan agerian geratu da zeharkako modu batean lortutako informazioakontrastatua izan zela. Epaileak uste du informazio horrek ez duela El País egunkariaren kode deontologikoa urratu, ez albisteak berak, ezta titularrak ere.
Helegitea
Lehendakariaren defentsak helegitea sartuko duela iragarri du, «erabakia ez delako justua». Defentsaren arabera, egunkari horrek argitaratutako albistea ez dago oinarritutaegiaztatutako gertaeretan. «El País-ek ez du erakutsi argitaratutako albistearen egiazkotasuna».Gainera, Lehendakaritzaren aburuz, «ulertezina» da autoak ez aipatzea El País-eko kazetariak ez zuela informazioa alderatu, eta beraz, kazetaritzako arau deontologikoak ez zituela errespetatu.
Hori horrela, Ibarretxeren defentsak deitoragarritzat jo du epaileak oinarrizko frogarik egin ez izana. Halaber, defentsak salatu du Espainiako Barne Ministerioari ustezko su-eten txikiaren inguruan ikertu zezala egindako eskaria ez duela aintzat hartu epaileak.
Artxibatu egin dute Ibarretxek 'El País'-en aurka jarritako salaketa
Epaileak dio egunkariak uztailean argitaratutako albisteak «ageriko objektibotasuna» agertzen duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu