Euskal presoak

Asier Etxenike presoaren lagun batek istripua izan du, bisitara joan denean

2008ko maiatzaren 10a
17:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Asier Etxenike euskal presoaren lagun bat ospitalera eraman behar izan dute gaur, auto istripua izan eta gero, Askatasunak jakinarazi duenez. Etxenike Burgosko (Espainia) espetxean daukate, eta haren laguna gaur goizean hara joan da bisitatzeko asmoz. Istripuan buruan kolpea hartu du, eta medikuek zer esango dago.

Askatasunak "gogor" salatu du "sakabanaketak eragin duen istripu hori". "PSOEren gobernuaren erantzukizun argia ikusten dugu, baita sakabanaketaren aurrean geldirik dauden alderdi eta instituzioena ere". Dagoeneko "sakabanaketak hamasei pertsona hil" dituela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.