ELNren baldintzetako bat da zazpi bahituak txandaka lagatzea aske. Hain justu, gerrillako iturriek aditzera eman dutenez, Asier Huegun donostiarra askatuko lukete lehendabizi, eta haren atzetik gainerako beste seiak, txandaka.
Uriberen Gobernua, ordea, ez dago baldintza hori onartzeko prest. Hala jakinarazi zuen atzo, eta hala berretsi du gaur. "Ez da onargarria bahitu bakar bat askatzea, eta gainerako seiak zer gertatuko zaien jakin ezinda uztea, bahiketaren zigorra pairatzen", adierazi du Luis Carlos Restrepo Kolonbiako Gobernuko Bakerako eta Elkarbizitzarako Kolonbiako Gobernuk komisionatuak.
Asteartean, itxaropen handia zabaldu zen bitartekaritza lanean dabilen Eliza Katolikoko batzordeak ELNk eta Gobernuak bahituak aske uzteko akordioa iritsi zutela iragarri ondoren. Azken orduotako arazo berri horrekin, ordea, zalantzak sortu dira berriro.
Kolonbiako bahiketa
Asier Huegun eta beste sei bahituak epeka aske uztea ez dela bideragarria berretsi du Kolonbiako Gobernuak
ELN gerrillak bahituta dauzkan Asier Huegun donostiarra eta beste sei turistak, guztiak, txanda bakar batean geratu behar direla aske berretsi du Kolonbiako Gobernuak; hots, epeka aske lagatzea ez dela onargarria. Horrenbestez, joan den asteartean bahituak aske uzteko ELNk eta Alvaro Uribek iragarritako akordioa zailtasunetan da berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu