Irudia. Donostia

Askapenako auzipetuei harrera egin die Garitanok

2015eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak atzo harrera egin zien Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetutako Askapenako bost kideei:Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañezi. Fiskaltzak seina urteko espetxe zigorra galdegin du haientzat, eta eskatu du Askapena bera eta erakunde horrekin lotutako hiru elkarte desegiteko. Eskaera hori egin du fiskaltzak, Askapena ETAren aginduetara aritzen dela argudiatuta. Epaiketak egunik ez duen arren, ahozko saioa aurtengo urtearen amaieran edo 2016aren hasieran has daitezkeela uste dute auzipetuek. Atzoko harreraren harira eginiko adierazpenetan, Askapenako kideek salatu dute euren aurkako prozesua «internazionalismoaren kontrako mendekua» dela. «Espainiako Gobernuak argi utzi du ez duela nahi hemen dagoen errealitatea nazioartean azaltzea, ezta kanpoko borroka irakaspenak hona ekartzea ere». Antzera mintzatu da Garitano, eta «erabateko babesa» adierazi die auzipetuei. «Elkartasun internazionalista ezin da kriminalizatu. Elkartasuna ez da delitua. Mundu justu, solidario eta askea eraikitzeko helburuan bidelagun izango gaituzue beti», adierazi die auzipetuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.