Aske gelditu da Josu Arkauz presoa, eta eskumuturrekoarekin Lasagabaster
ARRASATE. 29 urtez preso egon ondoren, aske gelditu zen atzo Josu Arkauz Arrasateko presoa (Gipuzkoa). 1991n atxilotu zuten, eta Frantziako eta Espainiako espetxeetan bete du zigorra. Olatz Lasagabaster presoa, berriz, ez da espetxera itzuli beharko: azaroaren 6an atera zen, baimen batekin, eta eskumuturrekoarekin bukatuko du zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu