Jon Salaberria euskal presoa libre geratu da, Mont-de-Marsango kartzelatik (Okzitania) aterata. Jarrai gazte erakundeko eledun izan zen Salaberria (Donostia, 1969), eta eusko legebiltzarkide ere bai, EH Euskal Herritarrok-etik.
2008ko maiatzean atzeman zuten, Bordelen, Xabier Lopez Peña, Ainhoa Ozaeta eta Igor Suberbiolarekin batera, ETAko kidetzat jota. Hamabi urteko kartzela zigorra jarri zioten.
Martxoaren hasieran Mont-de-Marsanera gerturatu zuten, Alençongo espetxetik (Euskal Herritik 830 kilometrora).