Aingeru Cardaño preso santutxuarra gaur goizean irten da Darocako kartzelatik (Zaragoza). Aitor Fernandezekin batera atxilotu zuten Cardaño, iazko irailean. Espainiako justiziak hiruna urteko kartzela zigorra ezarri zien biei, 2001ean Bilboko Santutxu auzoko kutxa automatiko bat erretzea leporatuta.
Mikel Askasibar ere goizean geratu da aske, 25 urteko kartzela zigorra bete ostean. Herrera de la Manchan egin ditu azken urteak.
Iluntzean irten da espetxetik Jon Mintegiaga, Herrira auzian ikertua. 2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta Aranjuezen izan da preso. Behin-behinean utzi dute aske, 20.000 euroko bermea ordainduta, epaiketaren zain. Astero joan beharko du epaitegira sinatzera, eta ezingo du Espainiako Estatutik atera.