Aske utzi dituzte Ikoitz Arrese eta Iñigo Ripoll bilbotarrak

2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Baldintzarik gabe aske geratu da Ikoitz Arrese Bilboko presoa. 2010eko urriaren 22an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Bizkaiko hiriburuan, gazte independentisten aurka egindako sarekada batean —beste hamahiru lagun atxilotu zituzten polizia operazio horretan—. Bost egunez inkomunikatuta eduki zuten eta tratu txarrak salatu zituen epailearen aurrean. Iñigo Ripoll, berriz, herenegun atera zen espetxetik. 2006ko urtarrilaren 28an atxilotu zuten, Frantziako hegoaldean, Urtzi Gainza bilbotarrarekin batera. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten Frantzian, eta 2011. urteko martxoan Espainaratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.