Politika

Aske utzi dute Radio Vitoriaren eraikinari ustez margoa bota zion emakumezkoa

2009ko uztailaren 16a
11:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo Gasteizen Radio Vitoria irrati katearen aurka margoa bota zuelakoan atzeman zuten 20 urteko neska libre utzi zuten atzo bertan.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, burua estalita zuten hiru lagunek bonbilla batzuen barruan margo gorria bota zuten Radio Vitoriaren eraikinera, kanpoaldera, eta ondoren lagun bat atxilotu zuen Ertzaintzak, erasoarekin lotura zuelakoan.

Eraikinaren kanpoaldea zikinduta geratu zen.

EiTBren hedabidea da Radio Vitoria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.