Durangoko 41. euskal liburu eta disko azoka

Asteburu usainean jende asko hurbildu da Durangora

Hirugarren eguna du Duragoko 41. Euskal Liburu eta Disko Azokak. Asteburua gaur hasi da askorentzat Hego Euskal Herrian, eta jaiegunak aprobetxatuz jende ugari joan da gaur azokara. Arratsalderako oraindik eta jende gehiago espero da.

2006ko abenduaren 8a
12:51
Entzun
Landako erakustazokako inguruak jendez lepo daude gaur. Orduak aurrera egin ahala gero eta jende gehiago dabil liburu eta disko artean arakatzen, eta arratsalderako jendetza espero da.

Azokako ateak itxi ostean ere ez da hutsik geratuko Durango. Plateruena kafe antzokian kontzertua emango du Kepa Junkerak 22:00etan, eta kalean jai giroa nagusituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.