Astelehenean osatuko dute bakerako lantaldea Eusko Legebiltzarrean

Aralarreko hiru legebiltzarkideek diote ez dutela huts larririk egin, eta «koherentziaz» jokatu dutela

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea astelehenean osatuko dute, 09:00etan. Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidenteak gidatuko du lantaldearen sorrera.

EAJ, PSE-EE, PP, Ezker Anitza eta Aralarreko hiru legebiltzarkideren babesarekin egin zuen aurrera lantaldeak, joan den martxoaren 30ean. Eta talde horietako ordezkariek baino ez dute parte hartuko lantaldean: EAJtik Joseba Egibar, PSE-EEtik Jose Antonio Pastor, PPtik Anton Damborenea, Aralarretik Aintzane Ezenarro eta Ezker Anitzatik Mikel Arana joango dira. UPDk eta EAk ez dute parte hartuko. Oraingoz, badirudi lantaldeak ez duela presidenterik izango.

Aralarren jarrera

Bien bitartean, lantaldearen alde bozkatu zuten Aralarreko hiru legebiltzarkideek alderdiko Berme batzordeari adieraziko diote euren botoarekin ez dutela huts larririk egin, eta alderdiaren ibilbidearekin «koherentziaz» jokatu dutela, albiste agentziek zabaldu dutenez. Aralarrek alderdia uzteko eskatu die hirurei idazki batean, eta haiek hamabost eguneko epea dute erabakiari alegazioak aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.