AstraZenecaren ondoren Pfizer emateak txertaketa bi astez atzera dezakeela dio Jaurlaritzak

Gaur egitekoak diren Espainiako Ministerioaren eta erkidegoen arteko bileran bigarren dosiaren afera argitzea espero du Sagarduik.

Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburua. DAVID AGUILAR / EFE
Juanma Gallego.
2021eko maiatzaren 19a
16:04
Entzun 00:00:0000:00:00

AstraZenecaren txertoa hartu dutenei Pfizerrena emateak txertaketa atzeratuko duen beldur da Jaurlaritza. Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, Madrilek proposatutako bidea jorratuz gero, baliteke «bi astez» atzeratzea berez Pfizer etxearen txertoa aurrenekoz hartu behar duten herritarren txertaketa.

Espainiako Osasun Ministerioak atzo aurreratu zuenez, AstraZenacaren dosia hartu duten baina bigarren dosiaren zain dauden herritarrei Pfizerren txertoa jartzeko asmoa dute. Horretarako, Karlos III.a Institutuak kaleratutako txosten batean oinarritu dira. Entsegu kliniko baten aurretiazko emaitzak jaso dituzte txosten horretan, eta, horien arabera, segurua eta eraginkorra izango litzateke bi txerto horiek nahastea.

Sagarduiren esanetan, atzo ez zen argi geratu txosten hori «loteslea» ote zen. Gaur bertan egingo den ministerioaren eta erkidegoen arteko bileran zalantza hori eta beste hainbat argitzeko zain dago Jaurlaritza. Tartean, hala nahi duten herritarrei AstraZenecaren bigarren dosia eskainiko ote zaien jakin nahi du Jaurlaritzak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.