Hilketa

Atarrabiako hiltzailearen emaztea atxilotu dute

Urtarrilean 15ean jazo zen hilketa; emaztea hildakoarekin zegoen erasoa gertatu zenean.

Foruzain bat Atarrabian, hilketaren egunean. FORUZAINGOA
2023ko martxoaren 29a
16:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtarrilaren 15eko goizaldean 40 urteko gizon bat hil zuten Atarrabiako (Nafarroa) Landazabal poligonoko Villava hoteletik gertu, arma zorrotz batekin. Hiltzailearen emaztea atxilotu dute gaur; biktimarekin zegoen hilketa gertatu zenean. Epailearen esku geratuko da laster.

Lekukoen arabera, hiltzaileak ihes egin zuen autoz. Ordea, andreak Diario de Noticias hedabideari azaldu gisa, bere burua entregatu zuen.

Hildakoak Adrian Ogando zuen izena, baina Gualey esaten zioten. Nafarroako zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Alfredo zuen izena garai batean, baina aldatu egin zuen. Iruñeko Arrotxapea auzoan bizi zen, eta lau seme-alaba ditu han. 20 urte zeramatzan Nafarroan, Errepublika Dominikarretik helduta.

Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak sekretupean darama ikerketa. Gaurdaino, hiru lagun atxilotu dituzte: hiltzailea, haren emaztea eta haien lagun bat, konplize gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.