Atera dira Cob eta Goikoetxea, baimenarekin

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ALTSASU.Altsasuko auzia dela eta espetxe zigorrak izan zituzten zazpi gazteak egoera desberdinetan daude egun. Haietatik bost hirugarren graduan daude, eta Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea, bigarren graduan. Altsasuko Gurasoak taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez, lehen aldiz Zaballako espetxetik atera ahal izan dira. Lan egiteko edo ikasteko espetxea utz dezakete, baina gauez eta asteburuetan itzuli egin behar dute espetxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.