Hizkuntza gutxituak

«Atsekabea» du Kontseiluak Bruselara begira; «kezka» Madrilen

Europako Batasunean ofizialtasunari jarritako trabak kritikatu ditu. Espainiako Kongresuko euskal diputatuei eskatu die euskaraz aritzeko

arantxa iraola
2023ko irailaren 20a
00:00
Entzun
«Atsekabea» azaldu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak atzoatzeratu egin zelako euskara, katalana eta galiziera Europako Batasunean ofizialtzeko eskabidearen gaineko erabakia. Kontseiluaren arabera, erabaki hori«argudio eta oztopo politikoetan» oinarritu da. ELEN elkartean batuta ari da Europako hizkuntza gutxituen aldeko beste hainbat erakunderekin batera. Agerraldia egin zuten astelehenean Bruselan, eta aldaketak zer «onura» ekar ditzakeen nabarmendu zuten. Horiek horrela, aldeko botoa eskatu zieten Europako Batasuneko 27 estatuetako gobernuei. Hizkuntzen «prestigioa» areagotzeaz gain, hainbat arlotan pausoak egiteko lagungarria litzatekeela uste dute.

Horregatik, Kontseiluak pentsatzen du ez zaiola uko egin behar Europako Batasuneko ofizialtasunari; espero du atzoko «atzerapenaren» ostean ere euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna «arazorik gabe» onartzea. Uste du horretan lanean jarraitu behar dela. «Euskarari, katalanari eta galizierari ofizialtasuna aitortzea bide bat da Europako beste hizkuntza gutxituei ere aitortza bera egiteko».

«Ongi etorria» aldaketari

Espainiako Kongresuan euskara, katalana eta galiziera erabili ahal izango direla eta, Kontseiluak aditzera eman du «aspaldikoa» lukeela ja erabaki horrek; hala ere, «ongietorria» eman dio aldaketari. Hizkuntza gutxituei «gutxieneko errespetu demokratikoa» adierazteko era bat dela uste du. Euskal alderdiek, aldaketaren harira, esan dute gazteleraz eta euskaraz jardungo dutela Kongresuan hemendik aurrera, eta Kontseiluak «kezkaz» hartu du jakinarazpen hori.

Kataluniako eta Galiziako diputatuen jarrera, alde horretatik, egokiagoa iruditu zaio, esan baitute beren mintzaldiak hemendik aurrera katalanez eta galizieraz egingo dituztela. «Txalotzekoa da». Horien eredua nabarmenduta, euskal ordezkariei gogoratu die euskarak ezinbestekoa duela «prestigioa ematea eta sustapena», eta aurrera urratsak egin behar dituztela norabide horretan.

Hortik mezua, propio alderdi politikoentzat, erantzukizun eske: «Kontseiluak zinez espero du euskal alderdietako ordezkariek hau guztia kontuan hartzea, eta euskara eta gaztelera erabiltzeko zenbatekoak erabakitzean presente izatea euskararen normalizaziorako zeinen garrantzitsua den eredu ematea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.