komunikabideak

Atxikimendua adierazi dietenei eskertza agertu diete 'apurtu.org' webguneko kudeatzaileek

'Abc' egunkarian atari horren aurkako artikulu bat argitaratu eta gutxira web orria blokatu zuten. Hainbat kazetarik webgunearen egoera salatu dute.

2009ko maiatzaren 25a
20:03
Entzun
Duela hilabete inguru Abc egunkariak apurtu.org webgunearen aurkako artikulu bat argitaratu zuen, "ETAren aldekoek Interneteko telebista bat abiatu dute, presoen kemena mantentzeko" zioen, eta handik denbora gutxira apurtu.org webgunea blokatu egin zuten.

Gaur hainbat kazetarik Abc-ren kanpaina salatu eta atxikimendua eman diote apurtu.org-i, eta Interneteko orriko arduradunek esker ona agertu diete kazetariei. Gaineratu dute egunotan zehar atxikimendu gehiago biltzen ari direla eta, horrekin batera, laster webgunea martxan jarriko dutela.

Era berean, komunikabide guztientzat eta bakoitzarentzat errespetua eskatu dute. Artikuluaren helburua, "adierazpen askatasunaren aurkako balizko eraso baten inguruan herritarren iritzia prestatzea" dela uste dute webgune horren kudeatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.