Indarkeria matxista

Atzera bota dituzte sanferminetako erasotzaileak aske uztearen kontra jarritako helegiteak

Epaileetako batek boto partikularra eman du, eta, hala, zalantzan jarri behin-behineko espetxealdia bermearekin saihesteko aukera.

Bost erasotzaileak aske uzteko erabakiaren aurkako protesta Iruñean. IñIGO URIZ, FOKU
2018ko uztailaren 18a
15:17
Entzun

Nafarroako Auzitegiko bigarren aretoak atzera bota ditu sanferminetako erasotzaileak aske uztearen aurka jarritako helegiteak. Ebazpenaren arabera, ekainaren 21ean hartutako erabakia "irmoa" da, eta, beraz, ezin liteke haren aurkako helegiterik onar. Ordea, fiskaltzak Antonio Manuel Guerrero guardia zibilaren kontra jarritako salaketaren inguruko erabakia aurrerago hartuko du epaimahaiak. Ekainaren 22an aske geratu eta gutxira pasaportea egiten ahalegindu zen Guerrero.

Ordea, aretoko kide guztiak ez datoz bat azken erabaki horrekin. Epaileetako batek, aretoko buruak, boto partikularra eman du, eta zalantzak agertu ditu behin-behineko espetxealdia saihesteko berme bat onartu izanarekin. Epailearen arabera, auzipetuek ezarritako zigorraren erdia bete beharko lukete, algia, lau urte eta sei hilabetekoa.

Duela bi urteko sanferminetan 18 urteko emakume bati "abusuak" egiteagatik bederatzina urteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten bost gizonezkoak ekainaren 22an geratu ziren aske, 6.000 euroko fidantzak ordainduta. Haietako biren kasuan, guardia zibila bata eta militarra bestea, lan etenaldia ezarri zien Defentsa Ministerioak, baina azken asteetan lanerako prest daudenenn zerrendetan sartu dituzte berriz, "legeak behartuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.