Euskara

Atzerako kontaketa hasi du Araba Euskaraz jaiak

Lapuebla de Labarcako ikastolak ekainaren 15erako prestatu duen ibilbideak sei kilometro ditu, eta Ebroren ibaiertzetik doa.

Gaur goizeko agerraldia. ARGAZKI PRESS
Jon Rejado.
2014ko ekainaren 5a
19:54
Entzun

Hamar egun falta badira ere, Lapuebla de Labarcako ikastolak prest ditu Araba Euskaraz 2014 jaiaren ibilbidea eta egitaraua. Hirugarren aldia izango da Arabako ikastolen jaia bertan Arabako Errioxako herri horretan egingo dena, eta ibilbidea aurreko bi aldietan egindakoaren ildotik joango da.

Sei kilometro izango ditu, eta leku askotan, Ebroren ibaiertzeko makaldien itzala. Ibilbidean bost gune prestatu dituzte, adin guztietako pertsonen nahiak asetzeko asmoz. Lehena herrian egongo da, bigarrena ikastolan, hirugarrena futbol zelaian, eta azken biak Poveda parkean.

Lapuebla de Labarcako ikastolako arduradunek gogorarazi dute Araba Euskaraz-era joateko biderik egokiena Fuenmayor herritik dela (Errioxa, Espainia).
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.