Iñaki Aguirre Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak epaimahaiaren erabakia jakinarazi du. Euskara eta euskal kulturaren alde egindakolanagatik saritu dituzte Auñamendikoak. Gainera, entziklopedia osatzeko “ezagutza eskaini” duten pertsonen lana nabarmendu dute entziklopediaren sustatzaileek. Zentzu honetan, “entziklopedia hau geroago garatu diren entziklopedientzako baliagarria eta laudagarria izan da” adierazi du Aguirrek. Azken honen ustez “sari hau pertsonak, erakundeak edo elkarteak nabarmentzea du helburu, euskara eta euskal kulturaren alde lan egin dutenak saritzea”.
Bederatzigarren aldiz emango dute Euskal Herritar Unibetsalaren Saria. Aurrekoetan, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Joane Somarriba zein Juanito Oiarzabal saritu dituzte beste batzuren artean.
Auñamendi argitaletxeak jasoko du Euskal Herritar Unibertsalaren saria
2007.urteko Euskal Herritar Unibertsalaren saria Auñamendi argitaletxeak jasoko du, azaroaren 15ean. Argitaletxeak euskara eta euskal kulturaren alde egindako lana nabarmendu du epaimahaiak. Besteak beste, Auñamendi entziklopedia osatzen egindako lan handia saritu nahi izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu