gizartea

Auñamendi Eusko Entziklopedia digital berrituan, 500.000 dokumentu

=lwww.euskoentziklopedia.org==http://www.euskoentziklopedia.org=l helbidean aurki daiteke Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako lan eguneratua.

2010eko martxoaren 30a
15:57
Entzun
Auñamendi Eusko Entziklopedia dohainik eta nahi duen guztiarentzat kontsultagai dago gaurtik aurrera, www.euskoentziklopedia.org helbidean. Euskal Herriari buruzko kontsulta zientifikorako lan eguneratua da eta 500.000 dokumentu daude; izan ere, entziklopedia osatzen duten 150.000 artikuluez gain, Eusko Ikaskuntzaren dokumentu funtsa osatzen duten 350.000 dokumentuak ere jarri dituzte erabiltzailearen eskura.

Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia Auñamendi ezaguna oinarritzat hartuta, horko edukiak eguneratuta, osatuta eta era eleanitzean eskaintzea da Auñamendi Eusko Entziklopediaren helburua, gaurko agerraldian Eusko Ikaskuntzako, Entziklopediako, BBK, Kutxa, Vital Kutxa eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek esan dutenez.

Gaur egun, 300 kolaboratzaile inguru ari dira artikuluak berritzen, osatzen, euskaratzen edota ekarpen berriak egiten, eta "etorkizunean kolaboratzeko aukera gizarte osoari" ireki nahi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.