Aukera historiko hau arduraz baliatzeko eskatu du Urizarrek

Alternatibak ezkerreko indarrak biltzearen alde egin du, «eskuin hegemonikoari» aurre egin ahal izateko

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Sortu alderdia legeztatu edo ez erabakitzear dagoela, haren alde elkartzeko eskatu du Pello Urizarrek, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak. Hala mintzatu zaie Bizkaiko EAren hautagaiei, atzo Bilbon egindako agerraldian: «Politikan, hauteskundeak ez dira dena; une historiko batean gaude, aukera historikoa dugu eta gure erantzukizuna da berau baliatzea».

Euskal Herriko «une erabakigarri» honetan EA aldaketarako «motorra» izan dela ere esan du, besteak beste, ezker abertzalearekin eta Alternatibarekin egindako akordioengatik. Orain «beharrezkoena» Sortu legeztatzea dela esan du. Hala bada, hiru indar politikoak bozei begira elkarlanean aritzeko prest daudela esan dute aurretik.

Beste alderdientzat ere izan du hitzik; hain zuzen, «EAk defendatu dituen tesiekin bat egiten» ari direla esan du Urizarrek. Bereziki PSE-EEri eskatu dio «eskuindar zaharkitutik» aldentzeko eta «euskal gizartearen gehiengoarekin» bat egiteko.

Batasuna, aniztasunetik

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek ere ezkerreko indarrak elkartzearen alde egin du, «eskuin hegemonikoari» aurre egin ahal izateko: «Ezkerraren atomizazioa ez da ona inorentzat. Aniztasunetik abiatutako batasunaren alde egiten dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.