AURREKO AHALEGINAK

AURREKO AHALEGINAK

2014ko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
1. Lehen porrota: 1995. Eremu ez-euskalduna bertan behera uztea zekarren proposamena aurkeztu zuten parlamentuan EAk eta PSNk. Ez zen aurrera atera, HB eta UPN kontra zeudelako. HBk ez zuen babestu eremukatzea ez zelako amaituko; UPNk, «pluraltasuna» ez zuelakoan aintzat hartzen.

2. Lantaldea, ezerezean: 2004. Parlamentuan talde bat osatu zuten legea aztertzeko, baina adostasunik gabe amaitu zuen bidea. Zazpi hilabete iraun zuen. PSNren jarrera aldaketa agertu zen: aurrez defenditu zituen aldaketei uko egin zien, D eredua erabat hedatzeari, adibidez.

3. Txentxo Jimenezen afera: 2008. Eremu mistoa hedatzeko eskaria iritsi zen, Aranguren, Noain, Beriain eta Galar sartzeko. NaBai, Ezkerra eta PSN batu ziren, baina bozketan falta zen NaBaiko Txentxo Jimenez —Himalaian zen—, eta ez zuten gehiengorik. Lau hilabetera bozkatu zuten berriz, baina PSNk ez zuen babestu. 2010ean onartu zuten Galar, Noain, Aranguren eta Belaskoain sartzea.

4. «Ez da behar»: 2012. Eremu ez-euskaldunean D eredua jartzeko proposamena baztertu zuten. PSNk esan zuen ez zela beharrezkoa. UPNren gobernuko bazkidea zen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.