Aurreratu egin dute Labiren bilera: bihar izango da

2021eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Heldu den astera arte ez zen elkartzekoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izurria kontrolatze aldera neurriak hartzen dituen Labi aholku batzordea, baina bilera aurreratzea erabaki zuen atzo Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk: bihar izango da bilera. Esan dute aurrena egoeraren azterketa egiten duten adituak elkartuko direla, eta, ondotik, eguerdian, instituzioetan ordezkariak elkartuko direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.