Aurretik beste hiru aldiz zigortu du Estrasburgok Espainia euskal herritarren torturak ez ikertzeagatik

2014ko urriaren 7a
14:45
Entzun

Horrelako euskal kasuetan, gaur arte Europak hiru aldiz eman du epaia aurkeztutako salaketaren alde: 2012ko urriaren 16an, Martxelo Otamendiren alde; 2011ko martxoaren 8an, Aritz Beristainen alde; 2010eko irailaren 28an, Mikel San Argimiroren alde. Beristainen kasuan, kalte moralengatik hari 20.000 euro ordaintzeko agindu zion Europak Espainiari. San Argimiroren kasuan, Espainiak 23.000 euro ordaindu beharko zizkion hari, arrazoi beragatik; 24.000 euro, berriz, Otamendiri.

Tortura kasuetan, Estrasburgoko auzitegiak dioenez, estatuak behartuta daude ikerketa ofizial eraginkorra egitera. Otamendik auzi medikuaren aurrean, Juan del Olmo epaile instruktorearen aurrean, Madrilgo epaitegian eta Tolosako epaitegian salatu zuen torturatu egin zutela. Madrilgo Lurralde Auzitegiak, ordea, artxibatu egin zuen auzia, eta ondoren jarritako babes helegitea ez tramitatzea erabaki zuen Auzitegi Konstituzionalak ―2008ko martxoan―. Otamendik 2008ko irailean jo zuen Europara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.