Euskalgintzako hainbat eragile ez ezik, norbanakoak ere elkartu ziren atzo Arrasateko Arizmendi ikastolan auzolana egiteko. Etxez etxe banatzeko kaxak osatzen aritu ziren Nafarroako hegoaldeko produktuekin. Haiek eskatzeko kanpainak martxan dira herriz herri, eta azaroaren 8a baino lehenago eskatu behar dira.
Aurten, gainera, bi saskiren artean aukeratu dezakete herritarrek: saski beltzaren eta saski zuriaren artean.
Honako eragile hauek parte hartu zuten atzo, besteak beste: AED, Emun, Arizmendi ikastola, AEK, Erein da Jan, Fagor, EHE, Jardun eta Loramendi. Bideoa: atzoko auzolana (Errigora).
[youtube]https://youtu.be/53qiTo_SNhU[/youtube]
Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak saldu eta euskalgintzari laguntzeko helburua du Errigorak.