Aurtengo selektibitatean ikasleek ez dute ingeleseko ahozko azterketarik izango. Halaxe jakinarazi zuen atzo Jose Ignacio Wertek, Espainiako Hezkuntza ministroak. Dekretuak dioenez, 2011-2012ko ikasturteko selektibitatean ingeleseko ahozko azterketa martxan jartzea zen asmoa, baina gobernuak urtebete atzeratzea erabaki du: «Ikasturtea hasi ondoren iritsi zen PP agintera, eta ez dugu denborarik izan azterketa nahi bezala prestatzeko». Werten arabera, helburua da datorren urtean ikasleak ingeleseko ahozko azterketa egitera derrigortzea. Alegia, aurten Batxilergoko lehen urtean daudenek estreinatuko dute legea.
Azterketa horretarako ikasleak prestatzeko, ikastetxeek neurriak hartu beharko dituzte, Werten arabera. Dena den, probaren nondik norakoak jakiteko aurten ere azterketa egin ahal izango du nahi duen autonomia erkidegoak, baina ez da notarako izango. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ekainaren 7, 8 eta 9an egingo da selektibitatea.
Aurtengo selektibitatean ez dute ingeleseko ahozko azterketarik egingo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu