Pertsona bat hil da gaur arratsaldean Bilbon, gidatzen ari zen autoa errepidetik atera eta lau metro beherago dagoen AP-68 autobidera erorita.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:45ean gertatu da: autoa Bi-3723 errepidean zihoan, Abusu auzotik Arrigorriaga herrira, eta bidetik atera da. Lau metro amildu da, eta AP-68an erori. Istripuan zendu da gidaria.