Lan istripu larria gertatu da gaur goizean Vianan (Nafarroa): La Vianesa garraio enpresako autobus bati argiak aldatzen ari ziren bi lagun azpian hartu ditu ibilgailuak, eta bat hil egin da eta bestea larri zauritu.
Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, La Vianesa enpresak La Albergueria industria eremuan duen kotxetegian gertatu da ezbeharra, 10:15 aldera. Autobusa kotxetegi barruan zegoen, motorra martxan zuela, eta gidaririk gabe. J.A.E. (60 urte) La Vianesako arduraduna eta F.M.V. (57 urte) mekanikaria ibilgailuari argiak aldaten ari ziren. Autobusa zegoen parean malda txiki bat dago, ordea, eta ibilgailua gainera etorri zaie langile biei.
J.A.E. bete-betean harrapatu du, eta segituan hil da, itota. J.A.E., berriz, larri eraman dute Logroñoko (Errioxa, Espainia) erietxera, aldakan min hartuta.
Lan istripua
Autobus bat konpontzen ari zela langile bat hil da Vianako enpresa batean
Kotxetegian ibilgailuari argiak aldatzen ari zirela autobusa gainera erori zaie. 60 urteko J.A.E. segituan hil da. 57 urteko F.M.V., berriz, larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu