Autodeterminazioaren argazkia

Bihar mosaiko erraldoi bat egingo dute Larraizko zelaietan, autodeterminazioa aldarrikatzeko

Bihar egin nahi duten ekitaldiaren entseguea. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Bihar, 10:30ean jarri du ordua Nazioen Mundua ekimenak. Bi mila lagun batzea da erronka, «aldarrikapen koloretsua» izan dadin. Antolatzaileek aurreratu dute «Txindokipean sekula ikusi den irudi bitxiena» izango dela.

Autodeterminazioa: Gero eta argiago da ekitaldiaren leloa. Mosaikoak hainbat forma hartuko ditu, baina guztietan autodeterminazioa eskatuko da. Antolatzaileek koordinatuko dute jendea, eta, horretarako, aste barruan entsegua ere egin dute. Argazkiak airetik zein lurretik hartuko dira, garabi batetik zelaian eta parapente batetik airekoak.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia egun osoan iraungo du, eta bazkaria, txaranga eta bertsolariak izango baitira Abaltzisketako frontoian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.