Autonomiak arindu behar direla dio Estatu Kontseiluko buruak

Transferentzien prozesua itxitzat eman behar dela adierazi du Jose Manuel Romay Beccariak

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Autonomien egitura «argaltzearen» alde agertu da Jose Manuel Romay Beccaria Espainiako Estatu Kontseiluko lehendakaria. Romayren ustez, estatu autonomikoan «hipertrofiak» daude, eta egungo ereduaren «kostu eutsiezinak murriztu behar dira».

Estatu autonomikoa «lorpen bat» izan bada ere, Estatu Kontseiluko buruaren ustez, gaur egun beharrezkoa da egoerara moldatu eta egiturak arintzea. Halaber, Romayk uste du transferentzien prozesua «itxitzat» eman behar dela eta estatuaren eskumen esklusiboak autonomiei eskualdatzeko aukera ematen duen 150. artikulua ezabatu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.