Jose de la Mata Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du Covitek Josu Urrutikoetxea, Joxe Mari Olarra, Miguel Castells, Xabier Zubizarreta, Niko Moreno, Pablo Gorostiaga eta Jone Goirizelaiaren aurka jarritako salaketa.
Covitek 2015ean aurkeztu zuen salaketa, iritzita politikari horiek "ETAren fronte instituzionala" osatzen zutela; "beren jarduera politikoarekin, borroka molde guztiak babestu, biderkatu eta indartu" egin zituztela uste du biktimen elkarteak. Auzia artxibatzeko eskatu zuen fiskalak, eta harekin bat egin du epaileak.
Epaileak uste du hautetsiek ez zutela "gertakarien gaineko jabetzarik edo gertatutako emaitzak saihesteko aukerarik".