Presoak

Auzitegi Nazionalak Petra Elser presoa aske uztea erabaki du

Talde armatuko kide izatearen akusaziopean deklaratu duen Petra Elser preso alemaniarra aske uztea erabaki du gaur goizean Espainiako Auzitegi Nazionalak. Elserrek 36 hilabeteko espetxe zigorra bete zuen Frantzian gaiztagin elkarteko kide izateagatik.

2003ko uztailaren 2a
16:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Auzitegi Nazionalak Petra Elser presoa aske utzi du gaur goizean. Elserrek 36 hilabete eman zituen Frantzian preso gaiztagin elkarteko kide izateagatik, eta gaur Madrilen delitu berarengatik epaitu behar zutenez eta justiziarekin beste jausarik ez zuenez aske uztea erabaki dute.

Ignacio Gerardo Etxeberria ere delitu berarengatik absolbitu egin dute, baina epaileak kartzelan mantentzea erabaki du, beste delitu batzuengatik epaitu behar baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.