Uholdeek utzitako kalteak auzolanean konpontzeko bi dei eginak badituzte gaur goizerako. Usurbilen (Gipuzkoa), udalak berak egin die dei herritarrei: arropa egokiak hartuta agertzeko 08:00etatik aurrera ibai ertzak garbitzera. Lau gunetan elkartuko dira: Zubietako frontoian, Atalluko bilketa puntuan, Txokoaldeko aparkalekuan eta Aginagako frontoian. Bereziki dei egin diete traktoreak dauzkatenei. Donostiako Piratek Martutene eta Txomin-Enea auzoak garbitzera dei egin dute.
Bestalde, aztertzen ari dira Martutenen eta Txomin-Enean kalteak jasan dituztenei elkartasuna agertzeko jai bat egitea. Dirua biltzeko modua ere emango luke. Hainbat musika taldek eta kirol taldek eskaini dute beren burua. Reala dago tartean; Espanyolen aurkako partidako dirua kaltetutako taldeei emango die.
Auzolanean garbituko dituzte Martutene, Txomin-Enea eta Usurbilgo ibai bazterrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu