AVT Terrorismoen Biktimen Elkarteak dioenez, Kortatu taldearen 'Sarri sarri' abestiak, esaterako, ETAko bi kide espetxetik atera izana txalotzen, eta hori "iseka eta umiliazioa da terrorismoaren biktimentzat".
Hala, elkarte horrek FEMP Espainiako Herri eta Herrialdeen Federazioko lehendakari Rita Barberari gutun bat igorri zioten "ETAren inguruko ideologia" duten taldeei euren herrietan jotzen ez uzteko. Horrez gain, hamazazpi herritako alkateei ere gutun bana igorri zien, euren herrietan "ETAren filosofia inguruko taldeek" jo zutelako. AVT elkartearen ustez, Soziedad Alkoholiko taldearen 'Explota zerdo' abestia da adibidetik aipagarrienetakoa.
Politika
AVT-k "terrorismoa goratzen" duten musika taldeak auzitara eramango dituela iragarri du
AVT Terrorismoen Biktimen Elkarteak Fermin Muguruza, Soziedad Alkoholika eta Su ta Gar taldeak auzitara eramango ditu, talde horien zenbait abestik "terrorismoa goratzen" dutelako. Elkarte horretako iturriek adierazi dutenez, euren abokatuak informazioa eta frogak biltzen ari dira talde horien aurka demanda bat aurkezteko epaitegian, "euren abestien hitzek adierazpen askatasuna gainditzen dutelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu