Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek jakinarazi duenez, Jaurlaritza gobernatzen duen hirukoak Ibarretxeren plana onartu arte lanean jarraitzeko asmoa du. Horretarako, orain arteko ildoan jarraituko dutela esan du, Legebiltzarrean eztabaidan jardutea hain zuzen ere. Izan ere, bere iritzian, horixe da jarraitu beharreko metologia: "EAEko organo gorena" den Legebiltzarrean eztabaidatu, onartu, eta gero "herritarren gehiengoak" onarpena ematea.
Elkarrizketa horretan denek parte hartzea nahi dutela dio, eta beraz, beren proposamenak egin ez dituzten taldeei egiteko eskaria luzatu die.
"Elkarrizketa aurrera eramateko ildo berean jarraituko dugu, eta jendea eztabaidan sartzen saiatuko gara. Besteek gure ikuspegia elkartrukatu dezaten saiatzen ari gara: Legebiltzarrean eztabaidatzea, hori baita EAEko organo gorena. Gero, azkenean, gizarteak bere iritzia eman beharko du, lehenago edo beranduago Legebiltzar honetan onartuko den planaren inguruan".
ETArengandik aldetzeak ez du "umiliazioa" esan nahi
Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegiri ere zuzendu zaio Azkarate. Izan ere, Otegik atzo ezker abertzalearen umiliazioaren bila ote zebiltzan galdetu zien gainontzako alderdiei. Azkarateren iritzian, "ETArengandik aldentzeak ez dakar umiliziorik", eta horregaitik, Azkaratek ere galdera egin dio Batasunari, eta "gatazka kaletik ateratzeko" zer egiteko asmoa duten galdetu dio.
Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako proposamena
Azkaratek uste du 'Ibarretxeren plana' onartu egingo dela lehenago edo geroago
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek esan duenez, hirukoak lanean jarraituko du 'Ibarretxeren plana' onartu arte. Gainera, bere iritzian "lehenago edo geroago" onatu egingo da Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena. Legebiltzarrean eztabaidatzen jarraituko dutela ohartarazi du, eta azkenean, "herritarren gehiengoak" proposamenaren inguruan iritzia eman beharko duela. 'Radio Euskadi'-n egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek. Gainera, Batasunako bozeramaile Arnaldo Otegiri esan dio "ETArengandik aldentzeak" ez dakarrela "umiliaziorik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu