Azken mende erdiko torturak ikertzeko eskatu du Ezenarrok

Nabarmendu du estatu indarkeriaren biktimen dekretuak, «urrats bat» izan arren, «gabezia kezkagarriak» dituela

Aintzane Ezenarro, atzo, Eusko Legebiltzarrean. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko parlamentari Aintzane Ezenarrok Eusko Jaurlaritzari eskatu dio txosten independente bat egiteko agindu dezala, azken bost hamarkadetan izan diren torturen gainean. Txosten horretatik abiatuta, Ezenarrok dio biktimatzat hartu beharko liratekeela torturak jasan dituzten guztiak.

Legebiltzarrean bertan eginiko agerraldian, Ezenarrok adierazi du Eusko Jaurlaritzak asteon onartutako indar polizial eta parapolizialen biktimen gaineko dekretua urrats bat dela «zio politikoengatik biktima izan diren guztien erreparaziorako bidean», baina ohartarazi du oraindik gai horretan bide asko dagoela egiteko, eta bi gabezia garrantzitsu azpimarratu ditu. Batetik, idazkera «lausoa» salatu du, interpretazio «murriztaileak» egitera bultza dezakeena ezagutu nahi diren giza eskubideen bortxaketei buruz. Horregatik ebaluazio taldeak «interpretazio malguak» egin beharko lituzkeela esan du.

Bestetik, dekretuak justizia eta egiaren kontzeptu «oso generikoa» egiten duela dio, eta araua bereziki erreparaziora mugatzen dela uste du. «Biktima horiei, erreparazioaz gain, egia eta justizia zor zaie», esan du. Era berean, biktima horientzako ere lege mailako araua eskatu du, legezko babesa izan dezaten, eta ez dekretu bidezkoa bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.