Azkunak osasun arazoak dauzka aspalditik. Ekainaren 1ean Basurtuko erietxera joan zen gaizki sentitzen zelako, eta uztailaren 4an ezkerreko giltzurruna kendu zioten. Erietxean egon da harrezkero, eta gaur eman dio medikuak senda-agiria.
Bilboko Udalak ez du jakinarazi noiz hasiko den berriro Azkuna alkate lanetan, baina irailean itzuliko dela aurreikusi du Itxaso Atutxa EAJko Bizkaiko presidenteak: “Bere onera bueltatzen ari da, eta irailean espero dugu”.