Azterketa kritikoa? «Herri honi zor diogula ustean»

2017ko martxoaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bizikidetza idazkari nagusiak duela hamar egun BERRIAn zioen «ezker abertzaleak ETAren urraketen azterketa kritikoa eta espezifikoa» egin beharra duela. Otegik erantzunean atariko mezu bat eman du: «Ezker abertzaleak borroka armatua desagerrarazi du. Onartu dugu eragindako kaltea eta badugula ardura bat egon den sufrimenduan. Hori guztia ezker abertzaleak egin du; guk. Eta konprometituta gaude armagabetzearekin eta bakearekin». Azterketa kritikoaz: «Guk autokritika bat egiten badugu, ez da izango Jonan Fernandezek, Urkulluk edo Espainiako Estatuak eskatu digutelako. Une jakin batean uste badugu herri honi zor diogula autokritika bat, egingo dugu, dudarik gabe». Otegik iritzi dio «kontakizunaren bataila bat» dagoela: «Batzuen ustez, indarkeria legitimo bat egon da, eta beste indarkeria ez da zilegi izan. Ezin dute esan horrela, baina hori inposatu nahian dabiltza. Eztabaida faltsu bat da. Hor dago, adibidez, milaka tortura kasuren txostena».

Noizko ETAren armagabetzea? «Esan dezakedan bakarra da ezker independentista lanean ari dela, eta, lana egiten duenean, fruituak ekartzen dituela». Horrako eta presoen arlorako «elkarlana» eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.