Nuklearrak

Babes elektrikoetako matxura baten ondorioz Garoñako erreaktorea geratu egin da

Gaurko arazoa 0 mailakotzat jo du CSN Espainiako Segurtasun Kontseiluak, 0tik 7rako eskalan. Joan den astean, 1 mailakotzat jo zuen beste matxura bat gertatu zen zentral nuklear berean.

2008ko abuztuaren 25a
18:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Garoñako zentral nuklearrak (Burgos, Espainia) erreaktorea gerarazi duen matxura bat izan du berriz. Oraingo honetan zentralaren kanpoaldeko parke elektrikoan gertatu da arazoa CSNk agertu duenez: babes elektrikoen doitzean matxura bat izan da, eta, ondorioz, automatikoki gelditu egin da erreaktorea -halako kasuetan gelditzeko prestatuta dago-.

Hain zuzen ere, zentraleko segurtasun bermeek behar bezala funtzionatu dutela azpimarratu du CSNk, eta, ondorioz, ez dela inolako arriskurik sortu langileentzat, herritarrentzat eta ingurumenarentzat. Zentral nuklearren matxurak arriskuaren arabera neurtu ohi diren 0tik 7rako eskalan 0 mailakotzat jo du CSNk. Nolanahi ere, joan den astean beste matxura bat izan zen Garoñan, hura 1 mailakoa.

Zentrala Burgosen (Espainia) dagoen arren, Arabatik kilometro gutxi batzutara dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.