'Badok.info' musikaren ataria guztiz berrituta aurkeztuko dute gaur

2014ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostian, San Telmo museoko elizaren aretoan da ekitaldia, 20:00etan. BERRIAren berrikuntzak eta Badok.info musikaren atari berrituaren ezaugarriak aurkeztuko dituzte. Horretarako, hitza hartuko dute Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak eta Jon Eskisabel Badok.info atariko koordinatzaileak. Ondoren, kontzertu akustikoa egingo dute Tania de Sousa, Izaki Gardenak eta Neighbor taldeek. Ekitaldia streaming bidez zuzenean emango du Berria.info webguneak, eta Hamaika telebistak ere emango du, larunbatean 21:00etatik aurrera, eta igandean, 12:15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.