Baionako bestetako gertakariaren lekukoei deia egin diete

Tortura salatzeko elkarretaratzeko egoera ozpindu izana poliziak probokatu duela dio Askatasunak

Nora Arbelbide Lete.
Baiona
2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Uztailaren 31n Baionako bestetan tortura salatzeko antolatu elkarretaratzearen ondorioz izan gertakariaz, Poliziaren bertsioa salatzen du Askatasunak, eta orduan atxilotu bi gazteak errugabetzea eskatzen du. Bietako baten auzia irailaren 6an da. Probokazioa Poliziak duela eragin dio. Zuri eta gorriz jantzirik, «horiek hasi dira probokatzen, keinu iraingarriak eginez, eta sua pizteko helburuaz. Pixkanaka egoera ozpindu da», Askatasuneko Saroia Galarragaren hitzetan.

Bertsio hori berresten duten hainbat lekukotasun dituztela. Helbide bat sortu dute, gehiago jasotzeko: [email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.